‘Maestrissimos’ ikuskizunak Amaia Udal Antzokiaren edukiera bete du arratsaldean. Ikusleek musika klasikoaren pieza ezagunenen interpretazioarekin eta erakutsi duten umorearekin gozatu dute.
Maestrissimo “Allegro e molto vivace” ikuskizun bat da, ganbera kontzertua, komedia satirikoa eta garaiko erretratuaren arteko erdibidean, non, Yllana estilorik garbienean, XVII. eta XVIII. mendeen (Barrokoa eta Neoklasizismoa) artean zehaztu gabeko garai batean soka-laukote baten abentura eta zoritxarrak erakusten diren.
Maestrissimok ikusleei estetika kontu handiz eta pertsonaia oso dibertigarriekin gozatu die, etika, sorkuntza, originaltasuna eta arteak gizartean duen balioa bezalako gaiak jorratuz, musika klasikoaren une gorenak errepasatzen dituen aldi berean.