M&A Swing Machinek jai giroa jarri du elektro-swing kontzertuan

0
894

Arrasate Bluesen baitan, hirukote animoso honek publikoaren txalo beroak lortu zituen, XIX. eta XX. mendean sorturiko estiloak gaurkotuta.

Ibai-Artek antolatuta, kontzertua estilo askean ospatu zen Arbolapeta plazan, Ezkiña tabernaren ondoan eta larunbat eguerdian.

Jazza XIX. mendeko bigarren erdialdean sortu zen, swinga XX. mendearen lehen zatian eta soula XX. mendearen erdialdean. M&A Swing Machinek musika elektronikoarekin gaurkotu ditu.

Hirukote honen proposamenak ikus-entzule ugari erakarri zituen, baita Lazy Blues-eko dantzariak ere, eta bertaratutakoen txalo beroak lortu zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen