M8ko eguerdiko manifako jendetza: “Beste mundu bat feminismotik”

0
3689

Manifaren burua Portaloi inguruan izatean, manifaren azken partea Biteri plazan zegoen. Mugimendu Feministak, Tatiana gogoan, “noraeza eta etsipena” borrokatzera deitu du, adibidez martxoko mobilizazioetan. Instituzioei, patronalei, gizonei exijitu zaie “hartu dagokizuen ardura!”. Plazan irrintziak eta musika ere izan dira.

Mugimendu Feministak Tatiana gogora ekarri du, indarkeria matxistak Sarrigurenen eraildako emakumea.

Halaber, larriki zauritutako bere amari “osatzeko indarra” helarazi dio, “ez zaituztegu bakarrik utziko!”.

Baita “erresistentzian eta borrokan dabiltzan faministei; Palestina, Venezuela, Sahara, Kurdistan…”.

Egungo testuinguruan “noraeza, etsipena eta gailentzen ari dira eta horrek inmobilizaziorako joera ekar lezake”, manifak ohartarazi bezala.

Emakumeak “geroz eta gehiago kolpatzen ditu sistema kapitalista zisheteropatriarkal kolonialista eta arrazistak”. Hala nola, etxebizitza faltan, lan-baldintzetan eta eskubideen murrizketan.

Horien aurrean Euskal Herriko Mugimendu Feministak borrokak abian jarri ditu: “Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak, espazio seguruak sortzeko ahaleginak, zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko Greba Feminista Orokorra, tokian tokiko problematikei aurre egiteko dinamikak (lantokietan, jai batzordeetan, kaleetan)…”.

Berdintasuna lortzeko “asko dute egiteko” gehienbat “instituzioek, patronalek, gizonek” eta “urgentziaz diogu: hartu dagokizuen ardura!”.

“Egiturak sostengatzen dituzten horiek berek” feminismoaren planteamenduak “bereganatzen dituzte” baina “itxurakeria hutserako”.

“Edo are larriagoa dena, feminismoaren aitzakipean bestelako neurri eta diskurtsoak zabaltzen dituzte”.

Gaurko dinamikari jarraituz, “martxoaren 17an, sindikatuek deituriko Greba Orokorra” egingo da. “Martxoaren 21ean arrazakeriaren kontrako eguna”.

“Martxoaren 30ean Etxeko eta zaintza langileen eguna” eta “martxoaren 31n Trans ikusgarritasunaren eguna”.

Helburuak lortzeko “antolakuntza eta borroka dira gure armarik indartsuenak”, “askotariko gorputz eta borroketatik”.
“Aurrean izango gaituzue! Gora borroka feminista! Gora Euskal Herriko Mugimendu Feminista!”.

Herriko plazako ekitaldi jendetsuan irrintziak, pentsionisten hitzartzea, zuzeneko musika eta abar izan dira. Baita kantupoteoa ondoren ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen