M8ak bilkurei ekin die “sistemaren eta gure gorputzen mugak hausteko”

0
602

Institutuko argazkiak: Arrasateko neska* gazteak taldea.

Lehenbiziko ekitaldia Arizmendi Ikastolan egin da, Arrasateko neska* gazteak taldeak antolaturik. Neska-mutil ugarik hartu dute parte Gaztelupeko patioan.

Bilkurak adierazi du “hemen eta orain, guztiontzako unibertsalak izango diren eskubideak aldarrikatzeko unea da. Bada garaia gure lurraldean inposatzen dizkiguten muga fisiko eta politikoak apurtzeko”.

Aldarrikapen berberekin Arrasate Institutuan greba eta elkarretaratzea egin dute goizean ere. DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek greba egitea erabaki dute, %90 inguruko boto kopuruarekin. Sindicato de Estudiantes delakoak egin du deialdia. Bozketaren ostean, bertako patioan bilkura egin dute 60 neska-mutil inguruk.

Gaur arratsaldean manifestazioa egingo da Seber Altubetik 19:00etan abiatuta, Arrasateko Mugimendu Feminitak antolaturik.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen