M8: ‘Salda badago’ liburuaren aurkezpena Kulturaten

0
358

“M8: Salda Badago” liburua aurkeztuko da Kulturaten arratsaldeko 19.00-etatik aurrera eta edukiera mugatuarekin. Aurkezpena euskaraz izango da.

Helburua 2019ko azaroaren 1,2 eta 3an Durangon bertan, zein aurretik eta ondoren bizitakoak jasotzea eta genealogia feminista idatziari ekarpen txikia egitea da: “Euskal Herriko mugimendu feministak merezi duelako! Sistematizazio ariketa sakona egin dugu, eta hausnartzeko zein aurrera begiratzeko tresna bat izateko xedearekin landu dugu”. 

Proiektu hau Salda Badago lantaldearen eta Emagin Elkartearen arteko elkarlanean gauzatu da, eta elebitan (euskaraz eta gazteleraz) atera da, ale bakarrean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen