Datorren martitzenean, martxoak 5, Ohiko Udalbatzarra egingo da, arratsaldeko 18:00etan, eta ondoko gaiak izango dira mahai gainean.
Artxiboko irudia: Udala.
1.- Adierazpen instituzionala: Martxoaren 8a
2.- 2024ko otsailaren 6ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.
3.- “Kaleen eta antzekoen garbiketaren zerbitzuak” kontratatzeko prozedura arautuko duten baldintza tekniko eta juridiko eta administratiboen agiriak onartzeko proposamena.
4.- 2024ko Lanpostuen Zerrenda.
5.- 2024ko Plantilla Organikoa aldatzea.
6.- EPOELTB-ren 14. xedapen gehigarriaren aplikazioa Udalaren ‘Udalhitz’ hitzarmenean jasotzeko proposamena.
7.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.
8.- “Mozioa, jenderik gabeko etxebizitzen kanonari buruzkoa”, Kaleratzeak Stop Desahucios Plataformak aurkeztutakoa.
9.- “Mozioa, Arrasaten alokairuko etxebizitza errazteko”, IMME elkarteak aurkeztutakoa.
10.- Galderak eta eskaerak.




