M8 egunaren egitaraua aurkezteko prentsaurreko egingo du Biteri plazan arratsaldeko 18:30ean.
Arrasateko M8 asanblada feministak bihar, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Biteri plazan, M8 egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa egingo du. Deialdia irekia izango da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.
“Ekarri zure besoko morea!
Antolatu, indarrak batu borroka feministara!”
Ondoren, “Erroa eta geroa” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango da Kulturateko areto nagusian 19:00etan.