Arrasate Musikalen 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, ‘Gure musikariak munduan zehar’ solasaldia egin da Kulturateko areto nagusian. Bertan parte hartu dute Alberto Urretxok, bere anaia Unai Urretxok eta bien lehengusu Mikel Arkauzek. Solasaldia Iker Barandiaranek moderatu du. “Luxu handia”, Marta Izagirre Arrasate Musikaleko zuzendariak azpimarratu duen bezala, “beren agenda estuek oso zail egiten baitute hirurak elkartzea.”
Alberto Urretxo gaur egun, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da, besteak beste. Unai Urretxo Korean dagoen Soliall Orquesta Filarmonika eta Vietnamen dagoen Saigoneko Orkesta Filarmonikako Zuzendari titularra da besteak beste. Mikel Arkauz Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da besteak beste.
Hirurak Arrasate Musikaleko ikasleak izan dira umetatik, eta garai hartako hainbat pasadizo gogoratu dituzte. Giro lasaian, irribarreak eta barre algara bat baino gehiago sortu dira solasaldira bertaratu direnen artean. Hirurek aitortu dute Juan Arzamendi eta Jose Ramon Vitoriak beren musika ibilbideetan izan duten eragina. Vitoriari dagokionez, bere ‘aita musikaltzat’ jo dute.