Lurrikara eta erupzioei buruzko hitzaldia emango du Arturo Apraizek

0
266

Goienagusik antolatuta, hitzaldia bihar (astelehena) izango da, goizeko 10:00etan Kulturaten. Izenburua honakoa izango da: ‘Lurrikarak eta erupzioak: Geologiarekiko jakinmina pizten denean’.

Beheko testua eta argazkia: Goienagusi elkartea.

Albistegietan erupzio bolkaniko edo lurrikara eta tsunamiei buruzko informazioa soilik zabaltzen da hildakoak edo oso suntsipen handia eragiten dutenean. Orduan geologiarekiko jakinmina pizten zaigu: zergatik sortuko ote dira?, aurreikusteko aukerarik ba al dago?, ematen diguten informazio guztia zuzena da? Gure inguruan horrelakoak gerta daitezke?

Hitzaldian zehar galdera horiek eta beste hainbat erantzuten ahaleginduko gara. Gaur egun prozesu natural horiei buruz dakiguna zer den zehaztu eta oraindino jakiteko zer falta zaigun argituko dugu. Horretarako, denok buruan ditugun azkeneko prozesu bolkanikoak (Islandia, La Palma) eta azken urtean gertatutako Turkia eta Marokoko lurrikarak erabiliko dira adibide gisa.

HIZLARIA: Arturo APRAIZ – Geologoa

Arturo Apraiz (Zornotza, 1967), geologian doktore da eta geologia graduko irakaslea azken 30 urte ingurutan. Tesia eta ikerketa Andaluzian burutu ondoren, hainbat nazio arteko ikerketa-artikulu argitaratu zituen. Azken urtetan geologiaren hedapenean dihardu eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, azkena “Top 10 cumbres de Euskal Herria, a vista de geólogo” (EHU, 2023). Ibilbide geologikoak ere prestatzen ditu Euskal Herrian zehar, asko wikiloc-en aurkitu daitezke, ibilbide geologikoa idatziz bilatzailean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen