Bideoa: ELA.
Astelehen honetan Arrasaten zerbitzua eskaini zuen autobusaren egoeraren bideoa partekatu du sindikatuak.
Zerbitzu horren erabiltzaile batek ere bere kexa azaldu digu, itoginen arazoa erakutsiz.
Halaber, salatu du itoginak “zenbait autobusetan daudela eta bideoko autobusak, Bergara-Eskoriatza zerbitzua egin zuena, esaterako toki ezberdinetan zituela itoginak, aurrealdean zein atzealdean”.
Gainera, Mondraberriri azaldu dionez “urtebete inguru darama arazoak baina enpresak ez du konpontzen, argudiatuz autobus hauek kendu eta berriak jarriko dituela. Dena den, oraindik ez du argitu noiz egingo duen aldaketa”.
Garraio publikoak beste arazo batzuk ditu: “hainbat eserleku apurtuta daude eta toki batzuetan dagoeneko eserlekurik ez dago, besteak beste”.



