Bideoa eta argazkiak: Herritar batzuk.
Ezbeharra atzo arratsaldean gertatu zen eta badirudi ez zela zauriturik izan. Hala ere, autobusetako batek gutxienez kalte material nabarmenak izan zituen.

Bidaiariak autobusetik jaitsi behar izan ziren, eta konpainiak jarritako beste autobus bat hartu zuten. Hainbat herritar kexatu izan dira Araba etorbideko errepidea estuegia delako. Hiribide hau duela urte gutxi eraberritu zuen Udalak 1.892.000 euro erabiliz.

Egin duen txapuza dabak ikusita istripu gutxi. Herrixa politxo istia ondo dau, bñ ia funtzional eta arriskutsua bada ez.
Oso eztu geratu dao araba etorbidia….