Lurraldebusek Bilboko aireportuarekin lotura egiten duten autobus-lineak eten ditu

0
626

Atzeratu ezin daitezkeen egoeren ondorioz bidaiatu beharrean dauden pertsonek, Lurraldebusen Bilborako linea eta Bilboko Aireportura joateko Bizkaibusen A3247 linea erabiliz egin ahalko dute.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Covid-19aren egoeren bilakaerari lotuta, datorren astelehenetik aurrera, hilak 20 eta abisu berririk izan arte, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak erabaki du bertan behera utziko dituela Lurraldebusen autobus-lineen zerbitzu hauek: Bilboko Aireportura, DO50B Donostia>(Zarautz)>Bilboko Aireportua eta DG56B Arrasate>Bilboko Aireportua.

Aurre erosketarekin, apirilaren 20an linea horietakoren bateko zerbitzuren batean bidaiatzeko txartela eskuratu duten pertsona guztiek, bidaia egin ahal izango dute. Atzeratu ezin daitezkeen egoeren ondorioz bidaiatu beharrean dauden pertsonek, Lurraldebusen Bilborako linea eta Bilboko Aireportura joateko Bizkaibusen A3247 linea erabiliz egin ahalko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen