Lur Kortaren ipuin kontaketa Santa Marinan izango da asteazkenean

0
344

Lur Kortaren ipuin kontaketa Santa Marinan izango da asteazkenean. Ipuin Kontaketak protagonistak izango dira berriz ere eta kasu hontan Lur Korta izango da ipuin kontaketetaz arduratuko dena. Ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta bertaratzera animatu nahi diren haur guztientzat egingo da.

Lur Korta Redin ipuin kontalari, aktore eta antzerki irakaslea da. Arte Dramatikoa ikasi zuen Nafarroako Antzerki Eskolan eta antzezle gisa lan egin zuen hainbat antzerki taldetan (Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo, besteak beste).

1999an hasi zen ipuin kontalari lanetan. Harrezkero, ideia, objektu, panpina eta abarrekin betetzen du maleta txikia, eta herriz herri ibiltzen da, liburutegiak, kultur etxeak, ikastolak, ludotekak eta gaztetxeak bisitatuz, haien ipuinak eta istorioak kontatzeko. Bakarka zein taldean kontatzen ditu ipuinak.

2005etik, Galtzagorri Elkartearekin batera, udal liburutegietako irakurketa klubean parte hartzen du. Donostiako Ipuinaren Ordua ekimenaren koordinatzailea ere bada.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen