Belako, Sara Zozaya eta beste talde batzuetan aritzen diren musikariek osatzen dute Lukiek. 90eko rockean eta esperimentazioan jarduten dute.
Beheko testua: Kooltur Ekintza.
Ostegun honetan, urtarrilak 20, Lukiek taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Lukiek taldea Mungiatik dator eta 90eko rockean eta esperimentazioan jarduten du eroso: indarra, melodia barra-barra eta soinu bereizgarria dauka. Taldekideak gazteak badira ere, dagoeneko eskarmentua daukate Sara Zozaya, Belako eta beste talde batzuetan aritzen direlako.
Arrasatekoa izango da ‘#2’ izeneko bigarren diskoa aurkezteko lehen plaza; eta bai taldea zein jarraitzaileak agertokian elkartzeko deseatzen daude.