Luisa Etxenikek ‘La ruta hacia el personaje literario moderno’ hitzaldia emango du Kulturaten martxoaren 31an, astelehena, 10:00etan. Hitzaldia Goienagusik antolatu du.
La ruta hacia el personaje literario moderno
Gizakia klasikoetatik gaur egunera arte nola sortu eta irudikatu den azaltzen duen ibilbidea. Askatasunaren konkistan (jainkoen aurrean, patua, garaiaren araberako determinismo sozialak) eta kontzientziaren aurkezpenean tematuz.
Luisa Etxenike
Donostian jaiotako idazlea da, eta honako eleberri hauek idatzi ditu: “Cuerdas ” (2025), “Llevar en la piel” (Premio Silverio Cañada de la Semana Negra de Gijón 2024), “Cruzar el agua”, ‘Aves del paraíso”, “Absoluta presencia”, “El detective de sonidos” edo “El ángulo ciego” (Euskadi Literatura Saria); zenbait antzezlan, hala nola “La herencia (Buero Vallejo saria); eta“ El arte de la pesca ”poema-liburua.




