Ludoteka ibiltariko arduradunek helbidea plazaratu dute izena eman ahal izateko

0
494

San Andres auzoko lehen ludoteka ibiltarira jende ugari hurbildu zen pasa de larunbatean, baina gogora arazi nahi dugu aurtengoan plazak mugatuak direla.

Orain arte, azken urteotan, egunean bertan elkargunera hurbildu eta parte hartzeko aukera egoten zen. Aurtengoan aldiz, egoerak horrela behartzen gaituelako, taldekatzeak egin beharrean aurkitzen gara eta aurrez izena eman behar da. Egunean bertan parte hartzeko aukera oso txikia da, gehienetan plazak beteta izaten baitira, beraz, garaiz ibiltzea komeni da.

Oraindik datozen larunbatetarako aukera badago, beraz,  lotura honetan: https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021  izena eman daiteke. 

Ostiralean, bertan parte hartuko duten guztiek mezu bat jasoko dute. 

Plazak betetzean, izena ematen den estekean, egunak aukeratzeko dagoen gunean  ( beteta / completo) jarriko dugu. Horrela badago, itxaron zerrendara pasako lirateke jarraian apuntatzen direnak.

Euskaraz,  larunbat goiz atsegin eta entretenigarria pasa nahi duen orok ( 2017 – 2009 urte bitartean jaiotakoa bada), eman dezala izena berehala.

Ekintza ezberdin ugari egiteko aukera egongo da Arimazubi plazan, 11:30etatik 13:30etara bitartean, hiru hezitzaile bidelagun izango dituztelarik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen