Ludoteka ibiltariaren bigarren saioa egin dute Musakolan

0
240
txatxilipurdi

Bigarren aste honetan 23 haur zein guraso animatu ziren, eta goiza, mahai jolasekin, elkarri aurpegia margotzen, marrazkiak egiten, sortzen … gustura pasa zuten.

Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi. 

Musakolako bigarren aste honetan 23 haur zein guraso animatu ziren Ludoteka Ibiltarian parte hartzera. Batzuk aurreko astean ere egon zirenak, eta beste batzuk aldiz, beraien lehen ludoteka ibiltarira. Heldu batzuk ere animatu ziren, eta jarrera parte hartzaile eta gertukoa izan zuten, hezitzaileen aldetik mila esker!

Goiza, mahai jolasekin, elkarri aurpegia margotzen, marrazkiak egiten, sortzen … gustura pasa zuten. Aurreko astean proposatutako ideia ere aurrera eraman zuten, eta krepak egin zituzten aurrelan guztia elkarrekin adostu ondoren.

Datorren asterako proposamenak ere bota zituzten, sukaldatzea asko gustatzen zaie, eta ideia pila bota zituzten. Bestalde, jolas aktiboak egiteko gogoa azaldu zuten: Just Dance, koltxonetekin, salto saltoa…

Datorren asteburuan ere, bikain pasatzeko aukera egongo da, animatu eta gerturatu otsailak 15ean goizeko 11:00etan Musakolako Gaztetxoko atarira. Beti bezala haur zein guraso edo helduak ongi etorriak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen