Musakola auzoko Ludoteka Ibiltariaren azken saioa egingo da larunbatean

0
123

Testua: Txatxilipurdi.

Otsailak 27an, Musakola auzoko Ludoteka Ibiltariaren azken saioa egingo da. Hiru larunbatetan, aurrez izena eman duten haurrek ludoteka ibiltariaz gozatzeko aukera izan dute Musakolan. Azken asteburu honetarako oraindik plaza batzuek libre daude, beraz, bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du lotura honetan: https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021

Orain arte egin dituzten ekintzetan arrakastatsuenak, sukaldaritza, mahai jolasak, aurpegi margoketa eta eraikuntzak izan dira. Datorren asterako koltxonetak, plastilina, slime eta sukaldaritza eskatu dute. Taldeetan banatzen dira bertaratutakoak eta txoko ezberdinetatik pasatuaz, ekintza ezberdinak egiten dituzte.

Azken aste honetan parte hartzera animatu nahiko genituzke 3-12 urte bitarteko haurrak eta gogoratu hurrengo hilabetean, San Andres auzoan egongo garela eta bertan parte hartzeko ere, izena eman beharko dela lotura berdinean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen