Ludoteka ibiltariak bere lehen saioa egin du gaur San Andresen

0
520

Gaur goizean egin du lehen saioa Ludoteka ibiltariak San Andresen, eta bertan izango da datozen hiru larunbatetan. Arimazubi plaza izan da elkargunea, eta bertan egin dira parte-hartzaileek erabakitako ekintzak.

Musakolan bezala, goizeko 11:30etik 13:30era bitartean egingo dira saioak, eta 3-12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. 6 pertsonako hiru talde osatuko dira larunbatero eta bi hezitzaileen bide-laguntzaz goizak primeran pasatzeko aukera egongo da.

Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da, pandemia egoera honetan izen ematea mugatua baita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen