Musakola auzoko azken ludoteka ibiltaria otsailak 29an izango da. Azken bi asteburuetan haur zein helduak animatu dira ekintza ezberdinak parte hartzera.
Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi.
Musakolako Ludoteka ibiltariko azken bi asteburuetan haur zein helduak animatu dira ekintza ezberdinak parte hartzera.
Sukaldaritza izan da arrakasta gehien izan duenak, igandean taloak egiten ikasi dute. Hala ere, mahai jolasez, eraikuntza jolasez eta jolas tradizionalez gozatzeko aukera ere izan dute haur zein helduek. Hezitzaileak bidelagun izanik beraien eskura jarri dituzte baliabideak eta talde txikietan zein guztiek batera, ekintza ezberdinak burutu dituzte.
Datorren asteburuan inauteriak izanik, herriko ekintzetan parte har dezaten auzotarrak ere, ez da ludoteka ibiltaririk egongo. Mozorrotu eta inauteriez gozatzeko aukera izango dute herriko egitarauarekin bat eginik.
Hau horrela izanik, Musakola auzoko azken ludoteka ibiltaria otsailak 29an izango da. Beti bezala haur, guraso zein heldu ongi etorriak izango dira, animatu!!!
Ordura arte, gozatu inauteriez!!!