Arimazubi plaza izango da elkargunea eta bertan egingo dira parte-hartzaileek erabakitako ekintzak.
Beheko testua eta irudiak: Txatxilipurdi elkartea.
Musakolan bezala, ordutegia 11:30etik 13:30era bitartean izango du eta 3-12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute.
Nahiz eta eguraldi euritsua izan, karpak eramango ditugu eta bertan egongo gara lau larunbat goizetan. Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da, pandemia egoera honetan izen ematea mugatua baita.

6 pertsonako hiru talde osatuko dira larunbatero eta bi hezitzaileen bide-laguntzaz goizak primeran pasatzeko aukera egongo da.
Musakolako azken asteburuan proposatu zituzten ekintzak, San Andres auzorako, hauek izan dira: koltxonetak, slime, lego, plastilina eta salto-saltoa.

Hala ere, bertaratzen direnek erabakiko dute ekintza hauek edo beste batzuek egin. Beraz, bertan parte hartzera animatu nahiko genituzke guztiak.
Gogoratu izen ematea egin behar dela ondorengo estekan: https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021