Testua: Txatxilipurdi.
Bi asteburu daramatzagu Ludoteka Ibiltariaz gozatzeko aukera eskaintzen. Bertatara hurbildu direnak ekintza ezberdin ugari egiteko aukera izan dute. Datorren asteburuan inauteriak izanik, herriko ekintzetan parte hartzera gonbidatuz, txanda pasa egingo dugu Ludoteka Ibiltariari dagokionez eta hurrengo hitzordua otsailaren 25ean izango da, oraindik ere Musakolan.
Ordutegia: 11:30-13:30
