LUDOTEKA IBILTARIA: otsailean, martxoan eta apirilean

0
299

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan.

Urtero lez, Musakola auzoan hasiko da ibilbidea. Aurten auzo honek elkargune berria izango du; Musakolako INSTITUTUKO PATIOan batuko gara. Bertan, hezitzaileen bide laguntzaz eta material zein baliabide ezberdinak parte hartzaileen eskura jarriz 2 orduz ludotekaz gozatzeko aukera egongo da.

Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeek parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere. Ekintzak, parte hartzaileekin batera adostu eta denen gustukoak antolatzen saiatuko gara.

Auzo ezberdinetan, aisialdi hezitzaile euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da Ludoteka ibiltaria. Parte hartzaileei sormena garatzeko, harremanak egiteko, parte hartzea sustatzeko, naturarekin harremantzeko eta beste hainbat helburu hezitzaileri bide emanez.

Aipatu bezala, Musakola auzoan hasiko da ludoteka ibiltaria, ondoren San Andresera mugituz eta bukatzeko Erguinen parada eginez. Jarraian datak:

  • Musakola auzoan: otsailak 3, 17 eta 24
  • San Andres auzoan: martxoak 2, 9, 16 eta 23
  • Erguin auzoan: apirilak 13, 20, 27 eta maiatzak 4

Inauteri asteburuan txanda pasa egingo da herrian beste hainbat ekintza izaten direla medio eta udaberriko oporretan ere ez da egitasmoa gauzatuko.

Ordutegiari dagokionez, 11:30-13:30 izango da aipatutako datetan.

Parte hartzea librea da eta askatasunez jolas egiteko gunea eta laguntza eskainiko da, beti ere euskaraz!

Animatu eta gerturatu ludoteka ibiltarira!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen