Ludoteka ibiltaria Musakolan izango da larunbatean 3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena parte hartu ahal izateko hemen. Ordutegia 11:30-etatik 13:30-etara izango da.
Osasun neurriak bete beharko ditugu: 6 urtetik gorakoak musukoa ekarri beharko dute jarrita, sintomarik izanez gero ezingo dira gerturatu, segurtasun tarteak zainduko ditugu eta eskuak garbitzeko hidrogela bertan izango dugu. Nola ez, erabilitako materialaere desinfektatuko da.
Aurtengoan, bi auzotan soilik egon beharrean, hirugarren auzo bat gehitu dugu, Erguin hain zuzen. Beraz, apiril-maiatza bitartean 4 larunbat goizetan hemen ere egongo gara. Ikusirik aisialdiaz euskaraz gozatzeko dagoen beharra eta plaza mugatuak jarri beharra dugula, ea haur eta nerabe guztiek gozatzeko aukera duten.