Ludoteka Ibiltaria neurriekin, natur elementuekin, koloretsu,… abiatu da

0
199

Txatxilipurdi elkarteak antolaturik, 3 eta 12 urte arteko neskatila-mutikoei aukera eman die goiza lagun artean aritzeko, Musakola Herri Eskolako aterpean.

‘Txatxili’ko lagunak ludotekarik ez duten auzoetara Ludoteka Ibiltaria eramango dute aurten ere. Gaurkoa lehenbiziko eguna izan da, Covid testuingurura moldaturik.

Adin ezberdinetako neskatila-mutikoek hartu dute parte ekimenean, Txatxilikoekin batera, margotzen, naturatuko elementuekin jolasten,… Datozen asteburuetan ere ekimen jostariak martxan jarraituko du:

Datozen hiru asteburuetan printzipioz Ziorlan jarraituko du, eta ondoren San Andres eta Erguin ere bisitatuko ditu. Beraz, aurten auzo bat gehiago bisitatuko du, izen-ematea beharrezkoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen