Beheko testua, artxiboko argazkia eta kartela: Txatxilipurdi Elkartea.
Ludoteka ibiltariak aurtengo azken geldialdia egingo du Erguinen.
Datozen 4 larunbatetan bertan izango gara.
Txoko ezberdinak jarri eta aukera anitzak izango dituzte parte-hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko…
Itxaropena plazan izango dugu elkargunea goizeko 11:30etik eguerdiko 13:30era bitartean bi hezitzaile bidelagun izango direlarik.
Egunak berriz, hauek izango dira: Apirilak 22 eta 29. Maiatzak 6 eta 13.
3-12 urte bitartekoek eta hauen guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.
Bestalde, 3 urtetik beherakoei ere aukera zabalduko diegu parte hartzeko, beti ere heldu baten laguntza eta ardurapean.
