LUDOTEKA IBILTARIA Erguinen

0
167

Testua: Txatxilipurdi.

Udaberriko oporren ostean, Ludoteka Ibiltariak hirugarren auzoan geldialdia egingo du. Aurtengoan,  Erguin auzora hurbilduko gara ludoteka ibiltaria eskaintzera.

Auzo honetan ere, lau larunbatetan ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dute 3-12 urte bitarteko haurrek. Apirilak 17 eta  24an izango gara lehenik eta jarraian maiatzak 8 eta 15ean.

Goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean, Itxaropena plaza elkargune izanik, hiru hezitzaileen bide-laguntzaz hainbat ekintza egiteko aukera egongo da, euskaraz. Bertan parte hartu ahal izateko, egoerak horrela egitera behartzen gaituenez,  aurrez izena eman beharko da lotura honetan: https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021

6 pertsonako taldeak egingo ditugu eta 18 haur/nerabek parte hartzeko aukera izango dute zapatu bakoitzean. Animatzen direnen artean erabakiko dute goizean egin nahi dituzten ekintzak, eta beraien nahi eta beharretara moldatzen saiatuko gara.

Eguraldi eguzkitsua nahiz euritsua izan , goiz dibertigarri eta atseginak lagun giroan eta  euskaraz gozatzeko aukera ezin hobea, animatu!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen