Ludoteka ibiltaria Erguin auzora mugituko da

0
689

Aste honetan eman zaio bukaera San Andres auzoan ludoteka ibiltariari. Auzo honetan ere, parte hartzaile ugari ibili da eta helduen laguntza eta parte hartzea eskertu nahiko genuke.

Datorren astetik aurrera, Erguin auzora hurbilduko gara. Aurtengo azken auzoa izango da. Bertan lau zapatutan egongo gara, baina tartean udaberriko oporrak izango ditugunez, apirilak 16 eta 23an ez dugu ekimena burutuko. 

Hau horrela izanik, apirilak 2, 9, 30 eta maiatzak 7an izango gara Erguin auzoan ludoteka ibiltariarekin. 

Elkargunea, Itxaropena plaza izango dugu.

Bertara, baliabide ezberdin ugari eramango ditugu eta bi hezitzaileren bide-laguntzaz, goizeko 11:30-13:30 bitartean, euskaraz  jolasteko eta ondo pasatzeko aukera egongo da.

3-12 urte bitartekoak eta hauen arduradunak parte hartzera animatu nahiko genituzke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen