Apirilak 30 eta maiatzak 7an Erguin auzoan egingo du geldialdia Ludoteka ibiltariak.
Goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:30etara bitartean ekintza ezberdin ugari egiteko aukera egongo da, bi hezitzaile bidelagun izango direlarik.
Itxaropena plaza izango da elkargunea eta bertara animatu nahiko genituzke 3-12 urte bitarteko haur eta haur-nerabeak, zein hauen arduradun edo gurasoak ere.
Aurtengo azken bi zapatu hauetan, euskaraz lagun artean gozatzeko hitzordua beraz luzatuta.