Lubis koadrilak irabazi du ezohiko Sanjoanetako zapien txapelketa

1
982

Beheko testua eta argazkia: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Ezohiko jaiak izango dira aurtengoak, baina AEDk hainbat proposamen luzatuko die arrasatearrei bereziak izan beharko luketen egun horietan kulturaz gozatzeko eta euskaltzaletasunez bizitzeko.

1. ZAPIAK. Zapia soinean eramanez kolore berezia emango diegu  San Joan egunaren bueltako ekintzei.

Zapiak eramango duen leloa aukeratzeko proposamenak eskatu genituen eta jasotako 31en artean LUBIS koadrilaren LEPUAN ZAPIXA, PIZTU HERRIXA! izan da aukeratua.

Zorionak eta mila esker neskak, gustura gastatu 100 euroko saria!

Esan, bide batez, zapiak ekainaren 17tik aurrera egongo direla salgai, 3na eurotan, honako toki eta lekuetan:

  • Irati, Etxoste, Monte tabernak
  • Ttukun fotokopia denda
  • AEDren bulegoa
  • Kalean jarriko dituen mahaietan:

Horrez gainera, bi ekitaldi antolatuko ditu AEDk herriko beste eragile batzuekin batera eta Udalaren laguntzarekin herriratuko den kultur programaren barruan:

2. LABURBIRA, FILM LABURREN EMANALDIA. Maiatzaren 22an egin genuen Laburbiraren emanaldia Gaztetxean. Halere, sarrerak ziztuan bukatu zirela kontuan hartuta, bigarren saio bat egingo dugu, ekainaren 21ean, 19:00etan eta Kulturaten. Aurreko emanaldian bezala, Xabi Vallina, “Ilunabarrean esan” laburra zuzendu duen arrasatearra izango da bertan, ikusleekin solasean aritzeko. Saioa doan izango da eta aurrez ez da sarrerarik banatuko. Aretoa bete arte egongo da sartzeko aukera.

3. BERTSO JAIALDIA. Iazko etenaren ostean, bueltan da San Joanetako jaialdia, ohi bezala Seber Altube plazara. Ekainaren 26an izango da, 13:00etan, laukote honekin: Manex Agirre, Ane Beloki, Xabier Silveira eta Oihana Iguaran. Gai-jartzaile lanetan, Imanol Artola, “Felix” ariko da. Jaialdia doan izango da. Halere, sarrerak banatuko dira aldez aurretik, zapiak saltzeko jarriko diren kaleko postuetan eta AEDren bulegoan. Adi, tabernetan ez da sarrerak egongo!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen