Lourdes Oncala Sevillana Eskolak Marijo eta Alicia omendu ditu

0
938

Al-Andalusen Aste Kulturalaren baitan, bertako sevillanen eskolak erakustaldia eman du, eta publikoaren txalo beroak lortu ditu.

Kultur elkarteak antolatuta, aste honetan hainbat ekitaldi ospatu dira Ziorlako elkartean. Adibidez, ostiralean Alarma Moreak kontzertua eman zuen.

Gaur eguerdian bertako Lourdes Oncala Sevillana Eskolak erakustaldia eman du jendaurrean.

Sevillanen musikari jarraituz, lagun ugari animatu dira oholtza gainera igotzera eta dantzatzera.

Ekitaldiko aurkezleak azaldu du “gaurko erakustaldia joan zaizkigun Alicia eta Marijoren omenezkoa izan dela”, eta publikoak txalo beroak eskaini ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen