Los Winters taldearen kontzertua eta Arrasate Blues garagardoaren aurkezpena egingo da Kajoien

0
1202
ibai-arte

Hitzordua martxoaren 7an, larunbata,  arratsaldeko 19.00etan izango da Herriko plazako tabernan.

Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Larunbat honetan Los Winters taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.  Gitarraren eta ahotsaren mito den Johnny Winterren Blues-Rock errepertorio zail eta emankorra interpretatzen onena den Espainiako bandak bisitatuko du Arrasate.  

2014ko azaroan hasi ziren estatu mailan jotzen, eta zuzeneko trinkoa eta bikaina dute, Kpow Alburqueque (Ahotsa eta Gitarra), Pino Sambataro (Bateria) eta Phineas Sánchez (Baxua) musikarien profesionaltasunari eta esperientzia zabalari esker. Kpow 25 urtetik gorako karrera profesionala duen gitarrista eta kantaria da, eta Ñaco Goñi y Los Bluescavidas  Raimundo Amador, Bebe, El Tio Calambres, eta abarren kide izan da. Johnny Winteren fan handia izanik eta bere errepertorioa oso ondo ezagututa, bikain interpretatzen du.

Kontzertua aprobetxatuz, @arrasateblueseko garagardoa aurkeztuko da, 17/80 garagardo horia, gure Kellerren jatorrizko errezeta duena, Arrasate Blueseko etiketarekin.

Animatu eta etorri, ez galdu aukera, zain gaituzu! Nik Arrasaten!  

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen