Los Angeleseko The Hangmen taldea Arrasateko Gaztetxeko oholtzara igoko da ostegun honetan, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrera, ohi bezala, 7 eurotan.
Los Angeles-eko (AEB) taldea aspaldiko ezaguna da Arrasaten, iraganean Kooltur Ostegunetan egona delako. Orain, taldearen 40. urteurrena ospatzeko antolatutako bira honen baitan geldiunea egingo dute berriro gurean.
Antolatzaileen esanetan, «Los Angeleseko rockaren esentziak, Jonhnny Cash-ek, haien sustraien itzal luzeak, Stones-ek eta punk-rock-and-rollaren indarrak bat egiten dute bizkarrean ia dozena bat disko eta ibilbide hain emankorra duen boskotearen bizkarrean».




