Lortu Ibai-Arterekin Carmina Burana ikusteko sarrera bikoitzak

0
838

Aurten, Donostiako Orfeoiak 125 urte bete ditu eta Arrasate Musikalek 50. Hori dela eta kontzertua eskainiko dute uztailaren 2an, Uarkape pilotalekuan, 20:00etan. Bertan, Donostiako Orfeoiak, Arrasate Musikaleko Bandak, Goikobalu Abesbatzak eta Txorbelak parte hartuko dute Jose Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Eta Ibai-Artetik, ekainaren 23ra bitartean Carmina Burana ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean. 

Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/etaerosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira. 

Sarrerak irabazten badituzu, ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko. 

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.  

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen