“Lortu dugu! Arrasateko Douglasetik Alma-k-ren lineala kentzea”

0
840

Genozidioari erantzunez, Arrasateko BDZek (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpaina abiatua du, eta lortu du Olarteko dendatik Alma K. izeneko marka erretiratzea. Hau adierazi dute honen inguruan.

Testua: BDZ mugimendua.

Lortu dugu Arrasateko Douglasetik Alma-k-ren lineala kentzea. Gure herrian lehen pausua ematea eta berriro ere jendearen ahotan BOIKOT hitza ipintzea. Lortu dugu herriko Palestinar komunitateari irrifar bat ateratzea. Baina ez gara hemen geratuko, borrokan jarraituko dugu Palestinar herriak eskatu zigun kanpaina bultzatzen, Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak aldarrikatzen.

BDZ (BDS ingelesez eta gazteleraz) Mugimendua 2005ean Palestinan sortzen den deialdia da, bertan, 1948an Israelgo estatua sortu zenetik hona Palestinaren egoera etengabe txarrera joan dela ikusita (palestinar lurraren murrizketa etengabea, Israelen bizi diren palestinarren gaineko apartheid-a, Gaza eta Zisjordaniaren okupazio kolonial-militarra, funtsezko bizi baliabideen erauzketa eta lapurreta….) eta honen aurrean ‘nazioarteko komunitatea’ deritzanak erakusten duen Israelekiko konplizitatea aintzat hartuta, munduko herrietako gizarte zibilari egindako eskaera da: Israelgo estatuari Boikota, Desinbertsioa eta Zigorren kanpaina bat egitea. Borroka estrategia hau aukeratzea ez da ausazko erabakia, Sudafrikan apartheid-ari amaiera emateko borrokan ezinbestekoa izan bait zen. Kanpaina hau palestinar gizarte zibileko 200 baino gehiago elkartek, GKE-k eta gizarte taldek babesten du, bai eta palestinar kulturgile, kirolari eta profesional askok ere.

BDZ kanpaina internazionalak finkatutako hiru helburua nagusiak hauek dira: Israelek Palestinaren okupazio eta kolonizazioa amaitzea, Israelgo estatuan bizi diren arabiar-palestinarrei gainerako herritarren eskubide berak onartzea, eta errefuxiatu palestinarrek sorterrira itzultzeko duten eskubidea errespetatzea.

Garaipen bat lortu berri honetan eta herriari zabaltzeko asmoz, bilera zabal bat egiteko deialdia zabaltzen dugu. Palestinarekin sensibilizazioa duen oro gonbidatzen dugu uztailaren 3an 18.30tan , Kulturateko Jokin Zaitegin egingo den bilera irekira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen