Lortu Arrasate Rugby Taldekoen kamiseta edo garagardo pack mistoa Ibai-Arterekin

0
543

Testua eta kartela: Ibai-Arte – ART.

Azaroaren 5a bitartean, Ibai-Artetik, Arrasateko Rugby Taldeko 140 sari jarriko ditugu zure eskura, 80 haur edo nagusien kamiseta eta 60 zerbeza pack mixto.

Oso erraza da, zozketan parte hartzeko, Arrasateko saltokietan erosi behar duzu, erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu kanpaina honen argitalpena. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Sari banaketa azaroaren 13an egingo dugu, goizeko 12.30etatik aurrera, Sebero Altube Plazan. Arrasate Rugby Taldekoek garagardo azoka ospatuko dute eta ordutegi horretatik aurrera zure saria jaso ahal izango duzu. Saria jasotzeko momentuan, postuan dauden produktuetatik, gustukoen duzuna hartu ahal izango duzu.

Gainera, garagardoa dastatzeko aukera izango duzu, eta baita Arrasate Rugby Taldekoen produktuak eskuratzeko aukera ere, beraz, animatu eta gerturatu! Danon ARTien ez bada, ez dalako!

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du, Arrasate Rugby Taldearen, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen