Udal Gobernuak Prezero SA enpresari eskatzen dio lorezaintzako kontratuaren zenbatekoa handitzeak eragina izan dezala zerbitzuko langileen soldatetan.
Victoriano Fuentesek OZMAko zinegotziak eta Ander Garay Ogasuneko zinegotziak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean lorezaintza zerbitzuaren kontratuaren berri emateko. Fuentesek prentsaurrekoaren hasieran argitu nahi izan duenez, “enpresa baten eta bertako langileen arteko lan-gatazka da, eta ez du inoiz gatazka politikoa izan behar. Langileen soldata hobetzearen alde gaude, eta, beraz, aurrekontua handitu dugu.”
Fuentesek azaldu duenez, “udal gobernu honek egin duen bigarren igoera plegua da. 2014tik 560.000 eurotik 960.000 eurora igo dugu aurrekontua, BEZa barne. Guztira, %69. Igoera hori, besteak beste, estatuko hitzarmen berriaren onarpenak eragin du, 2021eko urtarrilera arteko atzeraeragina izango duena.”
Gainera, PLEZERO enpresarekin bildu direla azaldu du. “Duela bi urtetik hona, langileentzako hobekuntza-irtenbide bat bilatu behar zela esaten ari zaigu. Une honetan indarrean dagoen baldintza-agiriarekin, ezinezkoa da soldata hobetzea, aurrekontu bat hitzartu baita. Kasu honetan, ekonomikoak ez diren hobeak baino ez dira posible.”
Fuentesek gaineratu duenez, “urte honen hasieran plegu berri bat ateratzea erabaki genuen, aurrekontua 960.000 eurora arte handituz, langileen soldata hobetzeko plus batekin. Enpresarekin bildu gara berriro, langileek igoera horri etekina atera diezaioten eskatzeko.”
4 urteko iraupena duen kontratua da, eta bi urte luza daiteke. Kontratuak 960.000 euroko kostua du urtean, BEZa barne. “Gatazka berehala konpontzeko eskatzen diogu enpresari, bi hilabete baitaramatzagu greban. Aurrekontuaren igoerarekin, nahikoa diru dago langileengan eragina izateko, eta hala helarazi diogu enpresari.”
Ander Garayk, bere aldetik, azaldu duenez “2022a amaitu baino lehen nahi dugu agiri berri hau onartzea. Komenigarriena da langileek eta enpresak soldaten hobekuntzekin akordio batera iristea, pleguan sartu ahal izateko. Bestela, plegua estatuko hitzarmenaren arabera aterako litzateke.”
Erantzun hau emateko 2 hilabete? Errespetu falta latza!!
Langilliak greban, lorategiak ziku… Lotsa Gutxi!
Non da alkatea? obrak inauguratzen bakarrik balio du?
argazkiko 2 gizon hauek zein formazio eta esperiantzia laboral daukate horrelako gauzak konpontzen?
noren eskutan gaude?
Bajatu beharrekia zuen soldata da
Ander jauna, PNV, ez ahal da meatxua izango, lorezain gixajuei akordiorik ezean , kontrata soilik konbenio estatalearekin egingo dela esatea? Zer pentsatu sentituko dute greban dirauten lorezainek?
Arazoak konpontzeko daude. Zuen egin beharra udaletxe moduan arazoa konpontzea da, zuek duzue boterea. Topatu beste empresa bat? Arazoa empresarena bada? Denbora doan empresa honekin ez ahal duzue ezkutuko akordiorik edukiko?
Gatazka honen aurrean badirudi ez duzuela askorik egin nahi, soilik eduki duzuen milloi euro irabazi hoietatik apurren bat eman eta kitto!!
Presioa lorezainen gain jartzea ez dago ondo, nahiko presio dute heurek heuren umeei jaten ematea, diru ezean, daramatzaten eta zuei bost axola zaizuen ( oporrak super ondo!!) greba egun pillo horreikin.
Arrasate penagarri dago eta uste det horrela jarraituko duela luzaroan, irakurritakoak irakurrita.
Besarkada handi bat lorezainei !!!!
EMPATIA piskat da gakoa.
Greban dauden bitartean beraien pankartak kenduko dituzue
Langileak eta enpresaren arteko gatazka bat dela? Pilota langileen teilatura botatzeko modu zitala, bihotzgabe jokatzen duzue!
Zuek zarete Arrasaten ongizatea bermatzeko zaudetenak eta zuek zarete arazo laboral honen erantzule politikoak, zuentzat zerbitzua ematen duen enpresa bat kontratatu duzue!
Txixa burutik behera egin eta euria dela esateko kapaz zarete!
Eta ez da hobeto izango enpresa pribatua erditik kendu eta zuzenean udal langileak bilakatzea Lorezainak beti beharko dira herri honetan. Publifika ditzagun beraien lanpostuak eta aurreztu ditzagun multinazional horiek eramaten dituzten irabaziak!!! Eta berdin gainontzeko zerbitzu finkoekin. Edo PNV-PSOE udal gobernu honi ez zaio interesatzen horrela beraien laguntxoei dirua ematen dietelako?? Langileak hor konpon…
Maria eman aurpegia eta bilatu konponbide bat!!!