Lorezaintza zerbitzuko langileen lan-baldintzen harira [Testua: Patxi Uribarren]

3
926

Ni lorezaintza zerbitzu horretan lan egindakoa naiz, eta 15 urte baino gehiago dira Udalak ez duela zerbitzu honen berrikuspen ekonomikorik egiten.

Pentsa zenbat igo diren kontsumorako prezioak azken 15 urteetan, baina lorezainei ordea ez dizkiete soldatak igo. Horrela oso nekeza da Arrasate moduko herri batean bizitzea.

Denbora tarte horretan kolore ezberdinetako alderdiak izan dira Udal-gobernuan, eta horregatik arreta ematen du alderdi batzuek orain harrituarenak egitea.

Nire garaian bederen, lan-baldintzak ez ezik, lan-tresnak ere zaharkiturik zeuden, eta benetan ez zegozkigun lan batzuk egin behar izan genituen.

Adibidez, behin San Josepeko hormigoizko pareta bat botatzea agindu ziguten, eta horretarako mailua eta zizela eman zizkiguten, Erdi Aroan egongo bagina bezala. Orduan lan-istripua izan nuen eta eskua apurtu nuen.

Nabaria da udaletxetik agindutako lorezaintza lan batzuk kapritxoen eta moden ondorio direla, eta batzuetan ez dute zentzu handirik ere.

Udalak azpikontratatutako zerbitzuaren langileek lan-baldintza duinak merezi dituzte, eta nire atxikimendua daukate. Animo grebalariak!

3 IRUZKIN

  1. Arrazoia osoa Patxi, harrigarria da nola alderdiak oposizioan daudenean gauza bat esaten duten eta agintean daudenean guztiz kontrakoa, nahiz eta alderdi berdina izan. Zerbitzu honek 15 urte daramatza hankamotz, eta agintean alderdi ezberdinak egon dira urte luzez, eta ez dute ezer egin. Beraz, orain itxurakeria gutxiago!

  2. Lotsagarria da Euskal herriko udaletxeetako lan egiten duten langileek, “Cantalapiedra de arriba”n lan egiten duten langileen bezalako soldatak edukitzea, espainiako konbenioa onartuz, danok bait dakigu nola dauden prezioak Euskal Herrian. Lotsagarriago da, merezimendu guztiz osakidetzako langileentzako lan duina eskatzen duen udaletxe batek, Arrasatekoak kasu, ez pentsatzea bere udaletxearentzako lan egiten duten langileak lan duin hori eduki behar dutenik.

  3. Josu, hemen itxurakerixetan danak fie habilak. Irakurri dozu Jonen iruzkiña?

    Ta penagarrixe zu itxurakerixai begiratzia bakarrik. Arazua, Kasu honetan lorezaiñak, lan baldintza eskasetan lan egiten dutela da. Eta horrek soluzio Azkar eta egokixe behar dau.

    Eta zuk be ez begitu beste alde batera.

Utzi erantzuna Josu(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen