Udalak azpikontrataturiko lorezainek, euren lan-eskubideen alde, greban dihardute. Prekarietatearen aurka, KPIaren igoeraren araberako soldatak aldarrikatzen dituzte.
Argazkia: MB artxiboa.
Herenegun greba mugagabeari ekin zioten, eta atzo Udalarekin bilera, bilkura eta Osoko Bilkuran hitzartzea egin zituzten.
Bertan iragarri zuten bezala, mobilizazioei eustsi egiten diete, eta Prezeroko grebalarien ordezkaritzak bihar bilera bi egingo ditu:
Goizean Arrasateko EH Bildurekin eta Podemos Arrasaterekin batzartuko da. Ondoren, langileak Markulete industrialdera bertaratuko dira, eta Prezero enpresaren aurrean bilkura egingo dute eguerdiko 13:00etan.
Bihar ere (osteguna) arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzea egingo dute, Herriko plazan eta “herrikideak bertan gurekin izatera animatzen ditugu”.