Lorenzo Gallardo arrasatearrak 100 urte bete ditu gaur, zorionak!

0
1320

Gaur, abenduaren 17an, Lorenzo Gallardo arrasatearrak, Campanario herrian jaioa (Badajoz) eta 1947tik Arrasaten bizi dena, mende bat egin du.

Argazkia: Familia-Marisol Murguzur.

Bere urtebetetzea ospatzen ari da “bere 5 seme-alabekin, 9 bilobekin eta 4 birbilobekin, baita amama Inés-ekin ere, zerutik ospakizunean parte hartzen ari dena”.

Argazkiak erakusten duen bezala, gaur lore sorta bat jaso du Udalaren partetik, Maria Ubarretxena alkatea eta Amaia Ceciaga zinegotzia ordezkari.

Familiak adierazi duen bezala, “zorionak, Lorenzo. Jarraitu jator eta denon lagun, orain arte bezala”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen