Loreen eta ortuko landareen azoka Seber Altuben datorren zapatuan

0
282

Testua eta beheko kartela: Arrasateko Udala.

Datorren zapatuan, maiatzak 18, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 14:00etara izango da. Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira bertan.

Gainera, erosketa tiketarekin banatuko dira landareak (perrexila, piper txikiak, albaka eta tomatea), eta hileko saskiaren zozketa egingo da, betiko moduan.

Kale antzerkiaz lagunduta

Azokarekin batera, “Birakolore” kale antzerkia antolatu da. Seber Altube plazatik izango du irteera 11:30ean. Hemen antzerkiaren sinopsia:

“Basilio eta Valeriak ekintzari ekitea erabaki dute: Haien gurditxoa lorez beteta dutela hiriko kaleetan zehar bizitza landatzen, haziak banatzen eta olerkiak ereiten gidatuko gaituzte.

Belaunaldien arteko topaketa xamurra, berez emankorra, non guztiok ongi etorriak izango garen parte hartuz gure hiriko paisaia eraldatzera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen