Loreak eta ortuko landareak izan dira Bertako Produktuen Azokan

0
506

Bertako Produktuen Azoka ospatu da Seber Altube plazan, eta loreak eta ortuko landareak izan dira protagonista nagusiak.Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izan dira bertan.

Azokarekin batera ‘Birakolore’ kale antzerkia egon da. 11:30etan Seber Altuben bertan hasi dira eta bertatik abiatu dira herriko kaleetan. Basilio eta Valeriaren kale antzerkian, ekintzari ekitea erabaki dute eta beraien gurdiaz herrian zehar loreak landantzen joan dira. Hurbildu diren ikusleekin elkarlana egin dute loreak landatzean, batez ere umeekin.

Gainera, erosketa tiketarekin banatu dira landareak (perrexila, piper txikiak, albaka eta tomatea), eta hileko saskiaren zozketa egin da, urtero bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen