Bertako Produktuen Azoka ospatu da Seber Altube plazan, eta loreak eta ortuko landareak izan dira protagonista nagusiak. Azokarekin batera lorategi eta ortu bertikalak etxean egiteko tailerra antolatu da. Autoarekin hurbildu eta erosketa azokan egiten dutenek, aukeran izan dute Biteriko parking publikoan bi orduko egonaldia doan izateko.
- Gainera erosketa tikearekin banatu dira landarak (lorak, tomatea, sukaldatzeko aromatikak…) eta hileko saskiaren zozketa egin da, ohiko moduan.









