Arrasateko aktoreak barrutik ezagutu du Zinemaldia, ‘Akelarre’ filmarekin. Bertan “luxuzko munduaz gain, lan giroa da nagusi”. Adi, filma zinemetan ostiralean estreinatuko da, urriaren 2an, beraz “denok zinera”.
Argazkia: Lorea Ibarra. Kartela: Filma.
Arrasatearrak baloratu du Zinemaldiko parte-hartzea: “Antolakuntzakoek oso ondo tratatu gaituzte, eta Zinemaldiaren barrualdean, luxuzko mundu horretaz gain, lan giroa da nagusi”. Izan ere, bertan “aktoreek, antolatzaileek, makillatzaileek, kazetariek,… lan ugari egiten dute”.
Loreak baieztatu du ‘Akelarre’rentzat onuragarria dela “nazioarteko halako zinemaldi batean izateaz gain, Urrezko Maskorrerako lehian aritzea. Horrelako testuinguru batean zer ez da ona filmarentzat?” galdetu du umore puntu batekin.
Arrasatearrak Zinemaldian bizi izandakoa “nire egunerokotasunetik oso urrun dago. Ondorioz, Zinemaldiko bizipen guztiak harritu nau, adibidez Maria Cristinako hoteleko pasillotik nindoala bat-batean Johny Deep ikusi nuen, ondoren makillatu eta orrazten ninduten,…
Izan ere, “hotelean ere oso ondo portatu ziren, opariak jaso genituen,… orokorrean ez nuen inolaz ere horrelakoak bizi izatea”.
Bidenabar, aktore arrasatearrak herrikideei dei egiten die “urriaren 2an zinera joatea, eskertuko nuke, Maritxu Kajoi ospatuko ez denez, denok zinera”.
