Lore, June, Ainhoa eta Lidek jokalari izateari utzi diote, omenaldia jasoz

0
797

Leintz Arizmendik denboraldiko azken partidua jokatu du, eta 0-2 nagusitu da. Ondoren, omenaldi bat egin zaie Lide Zubiaga, Ainhoa Iturrioz, June Ugarte eta Lore Etxeandiari, jokalari izateari utzi baitiote.

Argazkiak: Leintz Arizmendi.

Gaur Leintz Arzimendik denboraldiko azken partidua jokatu du, Amaikak Bat-en aurka Mutrikun.

Eskualdeko taldeak 0 eta 2 irabazi du, Malen Uribesalgo eta Maialen Sanpedrok sartutako golei esker. Bi asistentziak Lore Etxeandiarenak izan dira.

Gaur jokalari izateari utzi diote Ainhoa Iturrioz, Lore Etxeandia, June Ugarte eta Lide Zubiagak. Honen harira, pertsona ugari joan da Mutrikura, eta laurei omenaldia egin diete, zorionak laurei! Leintz Arizmendik gaur iragarri du “23-24an gogor itzuliko garela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen