Ermita kanpoaldean zenbait dantza eskaini diete auzotarrei meza ospatu ostean
Meatzerrekako jaiak aurrera doaz eta gaur da azkenengo eguna giroaz gozatzeko. Mus Txapelketa, bazkaria eta dantzaldiaren ostean, gaur goizean jaietako ohiko meza ospatu dute. Ostean Lore Gazteak dantza taldekoek zenbait dantza eskaini diete auzotarrei. Umeak eta ikusleak gustora aprobetxatu dute eguraldia eta Lore Gaztekoek ikasitakoa erakusteko aukera izan dute.