Testua eta kartela: Lore Gazteak Dantza Taldea.
Larunbatean, maiatzak 27, Arrasateko herriko plazan Lore Gazteak Dantza Taldeko beteranoek saio bat egingo dugu. Lore Gazteak Dantza Taldeko beteranoak duela 4 urte batu ginen dantzaz gozatzeko asmoz. Ordutik, Santamasetan dantza saioak eskaini izan ditugu eta bide horretatik jarraituaz, datorren larunbatean, eguardiko 13:00etan, saio berri bat eskainiko dugu. Eskualde ezberdinetako 10 dantza egingo ditugu Arrasateko txistulari eta gaiteroekin batera.
