Lore Gazteak taldeko beteranoak Herriko plazan aritu dira

0
1062

Lore Gazteak Dantza Taldeko beteranoek saio bat egin dute eguerdian Arrasateko Herriko plazan. Lore Gazteak Dantza Taldeko beteranoak duela 4 urte batu ziren dantzaz gozatzeko asmoz. Ordutik, Santamasetan dantza saioak eskaini izan dituzte eta bide horretatik jarraituaz, gaur saio berri bat eskaini dute. Eskualde ezberdinetako 10 dantza egin dituzte Arrasateko txistulari eta gaiteroekin batera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen