Loralde Elkarteak antolatuta, gaur goizean, bertako artisauek egindako lanak erosgai eta ikusgai daude Otalora eta Zarugalde kaleen artean,10:30etik eguerdiko 14:00etara.
Jendea iada azokatxora hurbiltzen hasi da eta interesa duenak, 14:00ak arte aukera du bertara hurbildu eta erropa, panpinak, belarritakoak edo bestelako eskulanak erosteko.







