Lokatzak Pello gogoan izan du eta Valentziako arroztietan lehiatu da

0
367

Testua eta argazkiak: Lokatza Ziklismo Eskola.

Asteburuan Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko emakumeak Valentzian izan dira lehiatzen. Bertaratu direnak Itxaso Askasibar eta Edurne Ormaetxea kadeteak, eta, Itxaso Plaza jubenila izan dira. Larunbatean Copa Mediterraneako erlojupekoa izan zuten Navelina Saria (Castello de La Ribera) eta igandean, Clasica de l’Arros Espainiako Kopakoa Suecan, bertaratu den Gipuzkoako talde bakarra izan da Bolintxo – Lana.

Larunbatean Lokatza taldeko neskentzat ezin hobeto hasi zen lehiaketa. Izan ere, Ormaetxeak kadete mailan 6. denbora onena lortu zuen eta Askasibarrek hogeigarrena. Aldiz jubeniletan, Plaza, faboritoen artean zegoela, eroriko baten ondorioz, bertan behera utzi beharrean egon zen.

Igandean Valentziako Albufera inguruetatik igaroten ziren txirrindulariak, Suecan lehiatu zen Clasica de l’Arros berezian. 17Km zirkuituari bi itzuli kadeteek eta 3 jubenilek egin behar izan zuten. Berezitasuna itzuli bakoitzean 5 Kmko sterratoa zutela arroz-soro inguruetako bideetatik igarota.

Kadete mailan Ormaetxea, tropel nagusian iritsi zen 28. postuan eta Askasibarrek ondorengo tropelean 70. postuan. Jubeniletan Plazak, aurreko erorikoa medio, 40. postua lortu zuen erdiko tropelean helduta.

Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko neskentzat asteburu berezia izan da. Lasterketa bereziak izan direlako. Nota onarekin eta hurrengo urtean itzultzeko gogoarekin itzuli dira.

Joan zaren arren, begira izan zaitugula sentitu dugu. Jarraitu begira, guk jarraituko dugu eta. Ikusi arte Pello!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen